Gernika-Lumoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak (HHI) urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra irekiko dau 2025-2026 ikasturteko bigarren lauhilekorako matrikula egiteko epea.
Deialdi hori ikasketak berriz hasi edo prestakuntza akademikoa osatu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.
Hezkuntza-eskaintzak barne hartzen dauz oinarrizko gaitasunak eskuratzera bideratutako Hasierako Irakaskuntzak I eta II; Bigarren Hezkuntzako Graduatua (DBH), gehien eskatzen den ibilbideetako bat; eta atzerritarrentzako Gaztelania, biztanleria migratzailearen hizkuntza- eta gizarte-integrazioko beharrei erantzuten dautsen programa.
Zentroa Artekalean dago, eta eskola publiko eta doakoa izaten jarraitzen dau, helduei hezkuntzarako sarbidea errazteko egiturarekin. Irakaskuntzen ordutegiak ikastetxearen webgunean dagoz. (www.cepagernika.eus).
Matrikula aurrez aurre egingo da Gernika-Lumo HHIren egoitzan (Artekalea, 8, bigarren solairua). Zentroak 94 627 00 25 eta 94 627 01 57 telefonoak gaitu dauz informazio gehiago jasotzeko.





