XV. Emakumeen Munduak: Emakumeak* eta munduak nazioarteko kongresuak proposamenetarako deialdia zezeilaren 15era arte egongo da zabalik.
Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura egitasmoek Emakumeen munduak nazioarteko kongresua antolatu dabe Euskal Herriko, Estatu Espainoleko, Kolonbiako eta Mozambikeko emakume* feministen eta bakezaleen erakundeen partaidetza izan dauen prozesu kolektiboa garatu ondoren, eta, bertan, akademiako nahiz aktibismo sozialeko zenbait arlotako emakumeak elkartuko dira.
Euskal Herriak hartu dau XV. edizioa ospatzeko lekukoa, 2026ko maiatzaren 20tik 24ra bitartean, “Emakumeak* eta bakeak” lelopean. Emakumeen munduak nazioarteko kongresuaren aurreko edizioak mundu osoko txoko ezberdinetan ospatu izan dira.
Aurten, Gernika-Lumon eta Bilbon elkartuko dira bost egunez mundu osoko parte hartzaileak. Indarkeriak, sekuritizazioak eta guda-narratibek baldintzatutako testuinguru honetan, emakumeen arteko topaketa honek bakeak pentsatzeko, irudikatzeko eta lantzeko modu berriak daukien indarra aldarrikatu nahi dau.
Proposamenak bidaltzeko deialdia irekita dago otsailaren 15era arte. Gonbidapena mundu osoko emakume*, kolektibo, oinarrizko erakunde, aktibista, ikertzaile, ikasle, artista eta komunitateei zuzenduta dago. Formatu anitzekoak izan ahal dira proposamenak —panelak, tailerrak, ekintza artistikoak edo bestelako esperientzia sortzaileak—, betiere kongresuko zortzi gai-ildoetako batekin lotuta.
Webgunean aurki ahal da informazio guztia.





