‘Ziztu bizian, Euskaraz!’ Korrikaren erritmoan tailerra eskainiko da Bermeon eta Busturian.
Bertan, Korrikaren balioak jolasaren bidez biziko dira, herriz herriko ibilbide sinboliko batean. Familiak taldeka arituko dira, lekukoa pasatuz eta geldialdi bakoitzean erronka kooperatiboak gaindituz, hala nola euskaraz kantatzea, dantzatzea edo asmakizunak ebaztea.
Untxintxa Eskolak dinamizatuta hitzordua, Bermeoren kasuan, urtarrilaren 29an izango da 18:00etan Euskal Gunean; eta Busturian 30ean, arratsaldeko 17:30ean Altamiran.
Tailerra 6 eta 14 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzenduta dago. Lekuak mugatuak direnez, ordubeteko iraupena eukiko daben saioetan parte hartzeko izena emon beharko da. Interesdunek 607 60 95 80 telefono zenbakira deituz, eta Bermeoaren kasuan bermeoberba@gmail.com helbide elektronikora idatziz.





