Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin jolasteko tailerra antolatu dabe Busturian, martxoaren 12rako.
“Ziztu bizian, euskaraz!” izenburupean, Urtxintxa Eskolak dinamizatuko dau saioa, eta doakoa izango da.
6 urtetik gorako haurrek eta gurasoek parte hartu ahal izango dabe, elkarrekin jolasteko eta euskaraz gozatzeko aukera paregabearekin. Tailerra Altamirako plazan egingo da, 17:30ean hasita.
Interesatuek aldez aurretik izena emon behar dabe, 607 609 580 telefonora deituta.





