Mundakako Udalak zoru pelbikoa indartzeko tailer praktiko bat jarri dau martxan, herritarren ongizatea eta osasuna hobetzeko asmoagaz.
Ikastaroa maiatzeko lau astelehenetan izango da (maiatzak 4, 11, 18 eta 25), arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitartean, herriko Aretoan. Saio honeek guztiz doakoak izango diran arren, parte hartu gura dabenek izena emon behar dabe aurretiaz, lekua mugatua izan daitekeelako.
Izena emoteko epea apirilaren 23an amaituko da, eta interesatuek harrera.mundaka@bizkaia.org helbidera idatziz edo 946 177 200 telefono zenbakira deituz (09:00etatik 14:00etara) egin leikie erreserba.





