Gaur ezagutu doguz Tabernen Mozorro Lehiaketaren irabazleak.
Guztira 12 tabernek hartu dabe parte eta epaimahaikideak tabernaz taberna ibili ostean irabazleak honek izan dira:
Lehenengoa Zubi Gane izan da 200 euroko otzara irabaziz; bigarrena Irish Taberna 150 euroko otzararekin; eta hirugarrena 100 euroko otzararekin Doniene izan da.
Giro aparta bizi izan da Bermeon Aratuste Martitzen honetan.







