Atzera begira

Zortzi abesti dituan diskoa da, taldearen ibilbidean ska eta reggae estiloak jorratzen emon ondoren, taldearen aurrerabidea nabarmena da eta soinau helduagoari eutsiz, pop-rock melodikoa eta musika elektronikoak buztartu ditue.

Atzera Begira lanean, Herenegunek gai unibersalak jorratzen ditu: ardurea gaur egungo munduaren aurrean, denporearen joan-etorri atzeraezina edo maitasunaren hainbat forma. Hori guztia tonu melankoliko eta nostalgikoan aurkeztuta, bai letretan bai produkzino musikaletan islatuta.

Diskoa Haritz Harreguyk grabau dau, Borja Antónek produzidutakoa —taldearen heldutasun mailea sendotzen lagundu dauen lana— eta Victor Garcíak masterizau dau. Horrez gan, Idoia Asurmendi eta Marte Lasarte ibili dira kolaboratzaile, abesti bitan zehetasun berezi eta hunkigarriak emonez.

Hirugarren lan honegaz, Herenegunek bere nortasuna berretsi eta soinu uniberso zabalago eta bereziagoa dakar.