Errigoiti, laugarren postua Bizkaiko lehen 10 udalerrietan, KIROLUR- udabarria erronkan

Errigoitik, Kirolur programagaz bat eginda, indartsu ekin deutso udabarriko erronkari. Izena emon daben 34 personak (horietatik 22 aktiboak) laugarren postua lortu dabe Bizkaiko 60 udalerrien artean, lehenengo astean. Helburua orain argia da: parte-hartzaileak eta puntuak batzen jarraitzea rankingaren gorenera iristeko. Lortutako saria udalerriko parte-hartzaileentzako opari baterako erabiliko da.

“Kirolur ez da ariketa fisikoa egitea soilik, udalerri osasuntsu gisa finkatzeko aukera bat da. Proiektu gidatu bat da, errutinak sortzea eta bizimodua hobetzea errazten dauena, bai maila indibidualean, bai kolektiboan. 600 biztanle baino ez dauzan landa-udalerri txiker bat gara, eta astebetean horrelango ekimen batean laugarren postua lortu izanak ikusgarritasuna emoten deusku lurraldean, eta gure herriarekiko harrotasuna indartzen dau “, nabarmendu dau Frank Zubiaga Errigoitiko alkateak.

Udalak adin guztietako herritarren artean jarduera fisikoa sustetako konpromisoa indartzeko aukera ikusi eban Kirolurren, persona bakotxa bere interesetara ondoen egokitzen dan kirola edo jarduera egitera animatuz.

Kirolur erronka: zure osasunagatik eta zure udalerriagaitik
Kirolurren parte hartzeak eta kilometro aktiboak gehitzeak banakako eta taldeko osasunari laguntzeaz gan, saria be badauka: udalerri irabazleak sari ekonomiko bat jasoko dau, eta sari hori parte-hartzaileentzako opari batean inbertiduko da. Gainera, 150 puntu lortzen dabezan Errigoitiko lehen 22 pertsonek merchandising botilatxo praktiko bat jasoko dabe.
“Sariak biztugarri bat dira, baina benetako saria osasuna hobetzea da. Horregaitik, Udaletik edozein adinetako auzokide guztiak animetan doguz WELLK aplikazinoa deskargatzera eta euren osasunagaitik eta Errigoitigaitik mobidutera “, animetan dau Frank Zubiaga alkateak.