Bermeoko Santa Maria eta Santa Eufemia parrokiak 24 orduan zabalik Tour birtualen bidez

Gaur egungo gizartean, elizak jagolerik barik zabalik ixtea ezinezkoa dala badakigu. Segurtasun arrazoiak dirala eta, parrokiek ezin dabe ateak edonon eta edonoiz zabaldu. Gainera, askotan elizpeak ez dira gura dogun moduan zainduak izaten; sastarrez beteta agertzen dira sarri, nahiz eta metro gitxira zabor-ontziak egon.

Halan da guztiz be, Santa Maria eta Santa Eufemia parrokiak gure herriko ondare historiko eta artistikoaren erakusgarri nagusiak dira. Balio hori herritarrei eta bisitariei hurreratzeko, teknologia barriek aukera ezin hobea eskaintzen dabe orain.

Tour birtualak eta historia eskura

QR kodeen bitartez edo beheko loturetan klik eginda, Bermeoko bi eliza honeek barrutik ezagutu daikeguz debalde eta eguneko 24 orduetan. Ekimen honi esker, honako honeek egin daikeguz:

360 graduko tour birtualak: Elizako txokorik ezkutuenak ikusi ahal izango dira etxetik mugitu barik.

Historia eta artea: Parroki bakotxaren bitxikeriak eta balio artistikoa sakonago ezagutzeko informazinoa dago eskuragarri.

Otoitz proposamenak: Erlijino aldetik, gune digital honek otoitzerako proposamenak be eskaintzen ditu.

Ateak fisikoki itxita egon arren, Bermeoko altxor honeek zabal-zabalik jarraitzen dabe sarean, herriko ondarea babestu eta zabaltzeko asmoagaz.

SANTA EUFEMIA ELIZA

JASOKUNDEKO ELIZA