MusEkintza jaialdiak ‘Ai Gure Juaneteak!’ ikuskizuna ekarriko dau Bermeora maiatzean

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak bultzatutako MusEkintza jaialdiak aurrera daroa bere bidea. Arte eszenikoak foru museoetara hurbiltzeko asmoagaz, maiatzean bi proposamen barri eta erakargarri eskainiko dauz, horreen artean Bermeoko Arrantzaleen Museoan izango dan ekitaldi berezia.

Bermeoko hitzordua programako ekitaldi nagusienetako bat izango da. Publikoak Ai Gure Juaneteak! ikuskizun eszeniko-musikalaz gozatu ahal izango dau herriko museoan maiatzren 23an arratsaldeko 19:00etan. Proposamen honek musika-berrinterpretazinoa eta antzerkia buztartzen ditu, publiko guztiarentzako esperientzia eskuragarri eta berezia eskainiz.

Agertokiaren gainean aktore-musikari bat -PatxoTelleria- eta bi musikari-aktore -Adrián García de los Ojos, pianoan, eta Maider López, biolan- arituko dira Patxo Telleriaren testu batekin, Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Ikuskizuna euskaraz antzeztuko da.

Ezinbestekoa da aurretiaz erreserba egitea: 946 881 171 / www.musekintza.eus

Beste hitzordu batzuk: Bertso feministak Muskizen

Bermeoko ekitaldiagaz batera, MusEkintzak beste saio bat prestatu dau maiatzerako:

Ez da kasualitatea: Maiatzaren 9an izango da, 19:00etan, Muskizko Muñatones Gazteluan.

Ikuskizun bietarako erreserba-aldia zabalik dago dagoeneko