Gaur ezusteko galanta izan dugu Mundakako kostaldean. Itsasgorak ezustean harrapatu dauz bi lagun herriko arroka inguru baten, eta bertan harrapatuta geratu dira urak gora egin dauenean.
Egoera ikusita, berehala martxan jarri da erreskate taldea. Suhiltzaileak bertaratu direnenean, bi pertsonak hotzak jota egozan, bustita eta tenperatura baxuagaz. Hori dela eta, lehenengo eta behin ekipamendua pasatu dautsie epeldu daitezen.
Ondoren, eta segurtasun neurri guztiak hartuta, lotuta eta ondo ziurtatuta gora igotea lortu dabe. Zorionez, dena ondo urten da eta biak ala biak osasuntsu dagoz, susto ederra hartu daben arren.





