Bermeo Tunak egitarau oparoa prestatu dabe maiatzerako, atunaren munduko hilabetea ospatuz eta itsasoko lanbideen inguruko hainbat ikuspuntu jorratzeko asmoz. Hitzordu guztiak Arrantzaleen Museoan izango dira.
Jarduerak maiatzaren 7an hasiko dira, arratsaldeko 19:00etan, atun izozkilu sektoreak eskaintzen dabezan irtenbide profesionalei buruzko saioagaz. Astebete geroago, maiatzaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, sareginen lana izango da protagonista “Euskal Herriko Sareginak” izeneko topaketan.
Hilearen bigarren erdian be ekitaldiek jarraitu egingo dabe. Maiatzaren 21ean, 19:00etan, bajurako sektoreak XXI. mendean daukazan erronkak aztertuko dira, tradizioaren eta barrikuntzaren arteko oreka bilatuz. Amaitzeko, maiatzaren 28an, ordu berean, teknologia barriek tunidoen arrantza jasangarrian daukaten eragina eta garrantzia aztertuko dabe, aurtengo maiatzeko zikloari amaiera borobila emoteko.





