Gautegiz Arteagak ekitaldiz betetako hila prestatu dau maiatzerako

Gautegiz Arteagako herriak ekitaldiz betetako hila prestatu dau maiatzerako, baina aldaketa garrantzitsu bat egon da: Eskola Txikien Jaia, hasiera batean maiatzaren 8rako aurreikusita egoana, maiatzaren 7an ospatuko da Montorre Herri Eskolan, goizez, herriko plazan.

Jai honetaz gain, herriak San Isidro eguna ospatuko dau maiatzaren 15ean, goizeko 11:00etan egingo dan meza eta hamaiketakoagaz. Kultura eskaintzak maiatzaren 21ean jarraituko dau “Kontu Kontari” saioagaz, arratsaldeko 17:00etan Kultur Etxean, eta hilabetea amaitzeko, maiatzaren 23an, Ondare Jardunaldien barruan Andrabide harrobira bisita egingo da, goizeko 11:00etan plazatik urtengo dauen autobusean.