Bide-segurtasunaren inguruko kontzientziazinoari buruzko jarduerak egingo dira Bermeon

“100 aldiz begiratu” lemapean, bide-segurtasunaren inguruko kontzientziazinoa zabaltzeko egitarau zabala egongo da Bermeon datorren maiatzaren 7an, eguenean.

Arriskua gitxien espero danean agertzen dala gogorarazteko, ekintza desbardinak antolatu dabez herriko gunean. Lamera parkean, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 19:30era, kale-jarduerez gozatu ahal izango dabe herritarrek; gainera, arratsaldeko ordutegi berean, “Escape room” bat be egongo da aukeran.

Bestalde, Demiku elkarteak beste proposamen bi hartuko dauz arratsalde horretan bertan. 17:00etan, bide-segurtasunagaz lotutako bingoa egingo dabe, eta parte hartu gura dabenek elkartean bertan emon beharko dabe izena informazinoa jasotzeagaz batera. Jardunaldia amaitzeko, 18:30ean, umorezko bakarrizketa bat egongo da toki berean. Azken ekintza honetarako sarrerea doakoa izango da edukierea bete arte.