Ibarrangeluko Udalak udalekuetan izena emoteko epea zabaldu dau

Ibarrangeluko Udalak martxan jarri dauz aurtengo udalekuak, eta izena emoteko aukerea maiatzaren 4tik 25era bitartean egongo da zabalik.

Ekimena 2014 eta 2022 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago, eta ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitartean ospatuko da, goizeko 10:00etatik 13:30era. Gainera, familiak laguntzeko asmoz, zaintza zerbitzua be egongo da goizeko 9:00etatik 10:00etara, 15 euroko prezioan ume bakoitzeko.

Parte hartu gura dabenek Kultur Etxean bertan edo kulturetxe.ibarrangelu@bizkaia.org helbide elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dabe dokumentazinoa.

Prezioei dagokionez, udalak tarifa desbardinak ezarri dauz: herrian erroldatuta dagozan umeek 90 euro ordainduko dabe lau asteengatik eta 60 euro bi asteengatik; bigarren etxebizitzea dabenek 210 edo 130 euro, eta besteek 260 edo 155 euro, hurrenez hurren. Aipatzekoa da bigarren eta hirugarren seme-alaben kasuan 20 euroko deskontua aplikatuko dala.

Kontuan hartu behar da aforoa mugatua dala, gehienez 70 ume onartuko baitira, eta maiatzaren 25etik aurrera ez dala onartuko datu falta daukaten edo bete barik dagozan inskripzinorik