Morgako Udalak jakinarazi dau elikagaietarako lokal bat eskuragarri dagoela herrian, interesa daukan edonork erabili ahal izateko.
Lokal honek 20 metro koadroko azalera dauka eta elikagaiekin lotutako jardueretarako bideratuta dago. Erabiltzaileak bere gain hartu beharko dituen gastuen artean jarduera-lizentzia, ura, argia eta asegurua dagoz.
Informazio gehiago gura dukanak Morgako Udalagaz jarri beharko litzateke harremanetan, 94 625 22 70 telefono zenbakira deituz edo udala@morga.eus helbidera mezu bat idatziz.





