Markesina barria jarri dabe Gautegiz Arteagako Herriko Plazako autobus geralekuan

Udalak herriko azpiegiturak hobetzen jarraitzen dau eta hurrengo hileetan Isla goikoan beste bat jartzea aurreikusten dau.

Gautegiz Arteagako Udalak jakinarazi dauenez, markesina barria jarri dabe Herriko Plazan dagoen autobus geralekuan, herritarren erosotasuna hobetzeko asmoz. Lan honek jarraipena izango dau hurrengo hilabeteetan, Isla goiko inguruan be beste markesina bat jartzea aurreikusten baita herriko garraio publikoko zerbitzua indartzeko.