Hondartzarik ez daukien herriek arreta berezia jasoko dabe: komunak barriztuko dabez Mundakan, zaintza pribatua egongo da Elantxoben eta dutxak ipiniko dabez Ean.
Busturialdeko kostaldeko herri txikiek, arenalik ez daukaten horreek, bultzada bat jasoko dabe aurten uda sasoira begira. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak inbertsio dezentegoak iragarri ditu Mundaka, Elantxobe eta Earako, herritarrek zein kanpotik datozenek ingurua modu seguru eta erosoan erabili daien.
Koldo Goitia Portu zuzendariak argi itxi gura izan dau inbertsio honeen garrantzia eta azaldu dauenez “herri honeen beharrei erantzun zuzena emoten deutsegu, zerbitzuak indartuz eta segurtasuna bermatuz jente gehien dabilen sasoian”.
Egingo diren hobekuntzak
Mundakan, portuko komunak goitik behera barriztuko dabez eta kanpoko darsenea dragatu egingo dabe, ontziek leku hobea euki daien. Gainera, eskailerak konpondu eta ekainetik irailera zaintzaileak egongo dira. Elantxoben be zaintza pribatua ipiniko dabe uda guztian eta igerilekurako bideko barandea be konpondu dabe dagoeneko. Ean, barriz, Udalagaz batera lan egin dabe portuan dutxak eta etxolak ipinteko.
Beraz, lanak martxan dagoz eskualdeko portu eta herrien arteko hartu-emona hobetzeko eta uda on bat pasetako.





