Nagusien bazkariak 17. urtea beteko dau Gernika-Lumon maiatzaren 16an

Gernika-Lumoko Udalak hamazazpigarren biderrez antolatu dau nagusien bazkari herrikoia, eta aurten be Jai Alai frontoia bihurtuko da topagune nagusi.

Datorren maiatzaren 16an, arratsaldeko 14:30etik aurrera, mahai inguruan batuko dira gure herriko nagusiak, lagun artean eta giro ederrean eguna pasetako.

Jai hutsa baino gehiago da hau; gure herriaren nortasuna bizirik mantentzeko modu bat da. Urtero-urtero, mila lagun inguru batzen dira frontoi historikoan, eta parte hartze horrek erakusten dau ekimenak daukan indarra. “Ez da bakarrik bazkaldu eta ondo pasetea; gure memoria bizia diran horrei autortzea egitea eta alkarregaz berba egiteko tartea hartzea da helburua” azaldu dute antolatzaileek..

Bazkarirako sarrerak 3 euro balio dauz, prezio sinbolikoa guztiek etortzeko aukerea euki daien. Sarrerak hartu gura dituenak, Pasealekuko Nagusien Etxeandaukiez salgai. Horrez gain, herriko taberna eta denda ezagunetan be eskuratu zeinkiez: San Cristóbal, Twente, Auzokoa eta Santanapen.