Uda hurreratzen dabil eta Mendatako Udalak jakinarazi dauenez, zabalik dago dagoeneko Busturialdeko Udalekuetan izena emoteko epea. 9 eta 14 urte arteko gazteentzat pentsatutako kirol eta aisialdi programa ederra prestatu dabe aurten be. Ekimena ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean izango da.
Udalekuen helburu nagusia gaztetxoek oporrak modu aktiboan eta osasuntsuan pasetea da, Busturialdeko naturaz gozatzen daben bitartean. Gainera, inguruko herrietako gazteakaz hartu-emana sendotzeko aukera parebabea izango dabe. Horretarako, egunero ibiliko dira autobusez leku batetik bestera.
Egingo daben ekintzen zerrenda ez da nolanahikoa:
- Uretako kirolak: Stand up paddle, kayak eta uretako ohe elastikoak Mundakan, Bermeon edo Laidan.
- Mendia eta natura: Irteerak Arrolara edo Ereñozarrera.
- Hondartzako jolasak: Sukarrieta inguruetan eskualdeko hareatzetan.
Jarduerak goizez izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Autobusa goizean goiz urtengo da, 9:15 eta 9:45 artean, eguneko planaren arabera.
Izen-emotea maiatzaren 29ra arte dago zabalik. Prezioari dagokionez, herrian erroldatuta dagozanentzat 139,15 euro izango da, eta kanpokoentzat 278,30 euro.
Informazio gehiago gura izan ezkero, jo Mendatako Udalera edo sartu helbide honetan: https://labur.eus/2iono3tz.





