Gernika-Lumoko udako kirol girorik onena bueltan da ekainaren 15etik abuztuaren 5era bitartean. Herriko Udalak aurkeztu dauan XXXIX. Pasealekuko Kirol Txapelketak futbol sala, saskibaloia eta esku pelotea bueltan ekarriko dauz gure herriko bihotzera. Aurten, gainera, futbitoan berrikuntza bat dago: 36 urtetik gorakoentzat “Senior +” kategoria sortu dabe, jente nagusiagoak be bere lekua euki daian.
Izena emoteko epea maiatzaren 22ra arte egongo da zabalik. Aurrez aurre egin gura dabenek, maiatzaren 21ean Rural Kutxako bulegoan euki dabe aukerea, 17:00etatik 19:00etara. Bestela, internet bidez be egin daiteke QR kode baten bidez sortuko den inprimaki bat betez.. Prezioak ondorengoak dira: 80 euro taldeko futbitoan eta saskibaloian, eta 20 euro bikoteko pelotan.
Udalak herriko alkarteakaz batera antolatu dau ekimena, tartean Gernikako Lagunak Erabil Futbol Sala, Gernika Kesb eta Arkupe Sustabiz Kirol Elkartea. Helburua argia da: udea kirola eginez eta lagun artean disfrutatzea.





