Gautegiz Arteagako umeek badaukie plana udarako. Herriko Udalak 2026ko Udalekuak antolatu dauz, eta dagoeneko zabalik dago izena emoteko aukerea. Aurten, ekintzak ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitartean egingo dira, herriko Kultur Etxean.
Udalekuak bi txandatan banatu dabez, gurasoen beharrizanetara egokitzeko:
1. txanda: Ekainaren 22tik uztailaren 3ra.
2. txanda: Uztailaren 6tik 17ra.
Goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da ordutegia, eta 3 eta 10 urte bitarteko umeek hartu ahal izango dabe parte. Prezioei dagokionez, Udalak erraztasunak emon gura izan deutse familiei: lehenengo seme-alabak 60 euro ordainduko ditu txandako, bigarrenak 40 euro eta hirugarrenak, barriz, 20 euro baino ez.
Gogoratu behar da plaza mugatuak dagozela eta herrian erroldatuta dagozanek lehentasuna eukiko dabela. Izena emoteko azken eguna ekainaren 5ean izango da. Informazio gehiago gura izan ezkero, deitu 94 627 15 63 telefono zenbakira.





