Busturialdeko museoak bizirik: ate irekiak eta ekintza bereziak Museoen Nazioarteko Egunean

Datorren astelehenean, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Bizkaia osoan lez, Busturialdean be egitarau zabala prestatu dabe herritarrak kulturara hurreratzeko.

“Museoak hezkuntza eta ikerkuntzarako” lelopean, Busturialdeko txoko ezberdinek ateak zabalduko dabez, bisita gidatuak, tailerrak eta esperientzia bereziak eskainiz. Beraz, museoak gune biziak eta gertukoak dirala erakusteko aukera parebabea izango da asteburu honetan.

Hona hemen eskualdeko eskaintza nagusiak:

  • Gernikako Bakearen Museoa: Domekan (maiatzak 17) eta astelehenean (maiatzak 18) sarrerea doan izango da. Gainera, “Gernika, memoria lekua” izeneko pista-jolasa antolatu dabe, herriko historia modu dinamikoan ezagutzeko.
  • Euskal Herria Museoa: Astelehenean ate irekiak egongo dira. Ohiko tailerrez gain, gure nortasunagaz lotutako bisita bereziak egongo dira.
  • Arrantzaleen Museoa: Momentu honetan “Uhinen erauntsian, emakumeak eta itsasoa XX. mendean” erakusketa daukie ikusgai, andrazkoen lana goraipatzeko. Bestalde, maiatzaren 23an “Ai gune juaneteak!” ikuskizun berezia egongo da, Musekintza programaren barruan.
  • Kortezubin Santimamiñen Ekintzarik ikusgarriena zapatuan, maiatzak 16, izango da: gaueko bisita gidatu esklusiboa. Maiatzaren 16tik 18ra sarrerea doan izango da, baina adi ibili, aurretik erreserbea egin behar da-eta tokia mugatua delako.

Udalek eta museoek dei egiten deutsue parte hartzeko eta gure ondarea beste begi batzukaz ikusteko.