Bermeoko Udalak jakinarazi dauenez, maiatzaren 22tik 24ra bitartean herrian ospatuko dan XXXII. Arrain Azoka dela eta, trafiko neurri bereziak hartuko dauz. Azokako egunetan jendetza handia batzen denez herriko kaleetan, zirkulazioa murriztu eta kontrolatu egingo dabe segurtasuna bermatzeko.
Aldaketa nagusien artean, Fielato enparantzatik Artzako errotondara arteko bidea guztiz itxita egongo da ibilgailu guztientzat, lineako autobusentzat izan ezik. Mozketa hau zapatuko 12:00etatik domekako 16:00ak arte egongo da indarrean. Bestalde, Artzako errotondatik Portuzarrera arteko bidean trafiko kontrolatua egongo da asteburu osoan, ordutegi hauen arabera: barikuan 08:00etatik 20:00etara; zapatuan 08:00etatik 20:00etara (baina 13:00etatik aurrera itxi egingo dabe); eta domekan 08:00etatik 18:00etara (16:00ak arte itxita egonez).
Aparkalekuei jagokonez, asteburuan eta aurreko egunetan ezingo da aparkatu ez Lameran ez eta Artza frontoiaren aurrean be. Herritarrei eta bisitariei ezarritako seinaleak eta oharrak errespetatzeko deia egin deutsie Udaletik, azoka modu jasangarri eta antolatuan igarotzeko.





