Mendatako Udalak amaitutzat emon dauz Marmiz auzoan dagoen Argane baserrira doan bidea konpontzeko lanak. Herri bide honetan egindako esku-hartzearen helburu nagusia zoladura berritzea eta irisgarritasun-baldintzak hobetzea izan da, bide-erabiltzaileen segurtasuna eta mugikortasuna bermatzeko.
Proiektu hau Mendatako Udalak berak sustatu dau, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomiko garrantzitsua jaso dau. Konponketa lanen aurrekontu osoa 47.795 eurokoa izan da, eta Aldundiak 40.716 euroko dirulaguntza baten bidez babestu dau ekimena. Lan honeekaz, udalerriak landa-eremuetako azpiegiturak mantentzeko eta auzo guztietan bizi-kalitatea hobetzeko daukan konpromisoa berretsi gura izan dau.
Azkenik, Mendatako Udalak eskerrak emon gura izan deutsez inguruko auzotarrei obrek iraun daben bitartean erakutsitako ulermenagaitik eta emandako lankidetzagaitik, lanak egitean sortutako eragozpenen aurrean.





