Juan Garzia
Erein/2026
Juan Garzia Garmendiak ‘Erbeste’ (Erein) nobela aurkeztu du. Idazle legazpiarra eleberrira itzuli da liburu honekin. Barne-bidaia sakon eta hunkigarria eskaintzen du, oroimenaren eta isiluneen artean korapilatua. Prosa fin eta gogoetatsuarekin, Juan Garziak erakusten du batzuetan etxera itzultzea dela erbesterik sakonena.
Tolosaldeko paisaia eraldatuaren atzean, familia baten zauri zaharrak eta esan gabekoak azaleratzen dira, irakurlea barruraino harrapatuz. Juan Garzia Garmendia (Legazpi, 1955), itzultzaile, idazle eta irakaslea da. Bere fikzio lan nagusiak ‘Akaso’, ‘Itzalen itzal’ eta ‘Fadoa Coimbran’ dira. Saiakeran, aipagarria da ‘Txirritaren baratzea’. Besteak beste, Beckett, Borges, Chesterton, Henry James, Primo Levi, Rulfo eta Shakespeare euskaratu ditu. Melvilleren kasuan, ‘Moby Dickekin’ biribildu zuen Bartlebyrekin abiarazitako itzultzaile-ibilbidea.
Euskal prosari buruzko hainbat lan argitaratu ditu, erreferentziazko bihurtu direnak, eta, hobby kuttun, hainbat abestiz sortu edo euskaratu ditu. ‘Erbeste’ honekin itzuli da, hogeita hamar urteren buruan, zuzeneko sormenaren plazara.
Garzia munduan zehar ibili ostean etxera itzuli den emakume baten azalean sartu da eta haren ahotik kontatu du itzulera horrek dakarrena. Herrian, protagonistak ez du utzi zuena aurkituko. Aldatuta aurkituko du etxea bera, baita harremanak ere. Beste toki batera itzultzen da.