Mundakako Goiko kalean trafiko-mozketa egongo da ekainaren 1etik 25era bitartean

Bermeoko Udalak jakinarazi dauen moduan, Goiko kaleko 14. zenbakiko eraikina berreraikitzeko obrak direla eta, zirkulazioa eten egingo da kale horretan ekainaren 1etik 25era bitartean. Lanen eraginez, kalea itxita egongo da aipatutako puntuaren parean astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Ordutegi horretatik kanpo eta asteburuetan, ostera, Goiko kalea normaltasunez egongo da zabalik ibilgailuentzat. Mozketa dauen tarterako, lanegunetan zirkulazioa Florentino Larrinaga kaletik desbideratuko dela zehaztu dabe.

Trafiko-aldaketa honek eragin zuzena eukiko dau Bizkaibus zerbitzuan be. Lanek irauten daben bitartean, autobusek ez dabe ohiko ibilbidea egingo Bermeo-Bilbo noranzkoan astelehenetik ostiralera. Hala ere, erabiltzaileei laguntzeko, anezka-zerbitzu berezi bat egongo da Goiko kaleko geltokitik 06:00etatik 21:30era, ordu erdiz behin. Kontrako noranzkoan, hau da, Bilbo-Bermeo bidean, Bizkaibusak saihesbidean egingo dau geldialdia ohiko moduan.

Asteburuetan, kalea irekita egoteari esker, Bizkaibusak bere ohiko zerbitzua eskainiko dau Goiko kaleko geltokian, inolako aldaketarik barik.