Zabalik dago “Mundaka Jolasean 2026” udako ludoteka programan izena emoteko epea

Mundakako Udalak abian jarri dau “Mundaka Jolasean” udal ludotekaren udako programa bereziaren edizio barria, eta bertan izena emoteko epea zabalik dagoela jakinarazi dau. Ekimen honen helburu nagusia familiei udako hilabeteetan kontziliazio-baliabide bat eskaintzea da, eta bide batez, umeek euren adinera egokitutako jolas-, hezkuntza- eta aisialdi-jarduerak euskaraz egiteko aukera eukitea.

Udal programa hau HH3tik LH4ra bitarteko umeei zuzenduta dago (2025-2026 ikasturtean maila horretan ikasitakoak). Udako edizio barri hau 2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean garatuko da, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00etara (jaiegunetan izan ezik). Udan zehar, umeek sormena, ikaskuntza eta bizikidetza sustatzeko pentsatutako jolas, tailer eta dinamika dibertigarrietan parte hartuko dabe.

Epeak, txandak eta prezioak

Izena emoteko epea ekainaren 5ean hasi zan eta ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Behin-betiko zerrendak ekainaren 19an argitaratuko dituela zehaztu dau Udalak. Familiek gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dabez eskuragarri dauden lau hamabostaldien artean: uztaileko lehen eta bigarren hamabostaldiak, eta abuztuko lehen eta bigarren hamabostaldiak.

Inskripzioaren prezioak honako hauek izango dira, seme-alaba kopuruaren arabera:

  • Lehenengo seme-alaba: 25,05 €

  • Bigarren seme-alaba: 13,915 €

  • Hirugarren seme-alaba: DOAN

Parte hartu gura daben familiek udalak prestatu dauen lineako formularioaren bidez egin beharko dabe inskripzioa, eta programa osoaren xehetasunak erantsitako dokumentuan kontsultatu daitezke.