Ekintzaz betetako kultur egitaraua prestatu dau Gautegiz Arteagak ekainerako

Gautegiz Arteagako Udalak ekaineko kultur egitarau oparoa aurkeztu dau herritarrek eta bisitariek kulturaz, musikaz eta tradizioaz gozatu ahal izateko. Ekitaldiak ekainaren erdialdetik aurrera garatuko dira herriko gune desberdinetan.

Hona hemen programatutako ekintza nagusiak:

Ekainak 13, larunbata: Ekaineko kulturari hasiera emoteko, herriko azoka txikia egingo da goizeko 11:00etatik aurrera Herriko plazan.

Ekainak 20, larunbata: Musikak hartuko dau lekua iluntzeko 20:00etan, Artiako Abesbatzak Andra Mari eleizan eskainiko dauen kontzertuagaz.

Ekainak 21, igandea: Bertsozaleen txanda izango da arratsaldeko 18:00etan, Argi Baltza Bertso Sariketa jokatuko baita Kultur Etxean.

Ekainak 22, astelehena: Udako oporrei begira, goizeko 10:00etan emango jakie hasiera udalekuei Kultur Etxean (gogoratu behar da aurretik izena emanda egon behar dela).

Ekainak 23, asteartea: San Juan gauaren bueltako ospakizun herrikoiak egingo dira arratsaldeko 17:30etik aurrera Parke barrian.