Gernika-Lumoko Helduen Hezkuntzako Ikastetxeak (CEPA-HHI) zabaldu dau 2026-2027 ikasturteko lehenengo lauhilekorako matrikulazio epea. Interesatuek ekainaren 22tik 30era bitartean egin ahal izango dabe izen-emotea ikastetxearen egoitzan bertan.
Helduen zentro honek eskaintza zabala prestatu dau euren ikasketak sakondu edo gaitasun barriak lortu gura dabezan pertsonentzat. Ikastaroen artean, honako honeek aurkitu ahal dira: Hasierako Ikasketak (I eta II mailak), Bigarren Hezkuntzako Graduatua (DBH), Atzerritarrentzako Gaztelania eta Oinarrizko Informatika.
Doako ikasketak herrigunean
CEPA Gernika-Lumo zentro publiko eta doakoa da, eta eskualdeko helduei ikasteko eta trebakuntza jasotzeko aukera desberdinak eskaintzea dauka helburu. Matrikula prozesua herriko egoitzan egingo da, Artekalea 8-2 zenbakian dagoen zentroan hain zuzen be.
Ordutegiak kontsultatzeko edo ikastaroei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, zentroak webgunea jarri dau herritarren eskura. Horrez gain, izen-emoteari buruzko zalantzak argitzeko, 94 627 00 25 eta 94 627 01 57 telefono zenbakietara deitu ahal da.



