Badator berriro Urdaibai bihotzean esperientzia paregabea egiteko aukera. “Urdaibaiko Esentziak Mahastietan” ekitaldiaren edizio berria ekainaren 19an eta 20an izango da, Gernika-Lumoko Itsasmendi Upategian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Mahastiz inguratutako ingurune paregabe horretan, parte-hartzaileek Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean esperientzia paregabe batez gozatzeko aukera izango dabe, txakolina, gastronomia, umorea eta musika bateratuko dabezan bi jardunalditan.
Ekainaren 19an, ostirala, Kaitin Allende umoregilea izango da protagonista. Mahastien arteko ibilaldi txiki baten ostean, Urdaibaiko lau txakolin eta bertoko produktuekin prestatutako lau pintxoren dastaketarekin batera, Kaitinek umorezko monologoa eskainiko dau. Hurrengo egunean, ekainaren 20an, zapatua, Olatz Salvador abeslariaren txanda izango da. Bere musikak girotuko dau bisita eta dastaketa uztartzen dituan bigarren esperientzia, aurreko eguneko formatu berari eutxiz.
Ekimen honek mahastien artera hurbiltzen gaitu, Urdaibaiko paisaiaren erdian, eta aukera ematen dau bertako produktuak eta ardogintzaren esentzia modu esperientzial batean ezagutzeko. Txakolina da protagonista nagusia, baina dastaketak, ibilalditxoak eta kultur proposamenek osatzen dabe esperientzia osoa.
Sarrerak hogei euroko prezioa daukie eta dagoeneko eskuragarri dagoz Turismo Urdaibairen webgunean.
Ekitaldiak Urdaibairen sustapen turistikoarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitutako erakunde eta instituzioen laguntza dauka, hala nola Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturarena, Bizkaiko Foru Aldundiarena eta Eusko Jaurlaritzarena.
Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatu dau ekitaldia Turismo Urdaibaik bidez, eta dagoeneko erosi daitezke sarrerak ez geratzeko gabe. Ez eban galdu Urdaibaiko esentzia mahastien artean bizitzeko aukera.





