Irrintzi tailerra egingo da Bermeon Amaia Garciaren eskutik

Barruan daroagun energia guztia askatzeko eta gure tradizioaren parte den irrintziaren sekretu guztiak ezagutzeko aukera paregabea egongo da laster Bermeon. Amaia Garciaren gidaritzapean, irrintzi tailer berezi bat antolatu dalako Bermeon.

Saio bakar batean, ahotsa, arnasketa teknikek eta euskal tradizioak bat egingo dabe. Hitzordua ekainaren 18an, eguena, arratsaldeko 19:00etan izango da, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko 1.2 entsegu gelan.

Parte hartu gura daben herritarrek kontuan euki behar dabe plazak mugatuak dirala, beraz, komeni da lekua lehenbailehen ziurtatzea. Izan ere, antolatzaileek gogorarazten daben moduan, irrintzia ez da entzuten bakarrik… sentitu egiten da!

Informazio gehiago kultura sailan 946179157