Udaz baten, Busturiko BBK Klima Abentura parkeak 2026ko denboraldia aurkeztu dau Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Unai Rementeria BBK-ko presidenteak eta Ainhoa Elortegi Ingurumen arduradunak azaldu dabenez, gune honen helburua aisialdia eta klima-hezkuntza lotzea da.
Aurtengo denboraldiak berrikuntza nagusi batzuk dakarz, modu laburtuan honako honeek diralarik:
-
Joko interaktiboa: Bisitariek euren ingurumen-aztarna ezagutuko dabe sarreran, eta “La Amenaza Invisible” abenturaren bidez, jasangarritasun ibilbideak (ura, energia, elikadura edo moda) aukeratu ahal izango dituzte tamaina handiko joko klasikoei esker.
-
Artea eta teknologia: Jesús Mari Lazkano margolariaren Natura Fugit erakusketa egongo da ikusgai. Proiektu honek krisi klimatikoari buruzko 23 artelan original eta Domo 360° gunean ikusiko dan dokumental murgiltzailea batzen ditu.
-
Igerilekuak zabalik: Pasatutako urtean zarratuta egon ostean, kanpoko igerilekuak berriro egongo dira erabilgarri abuztuan zehar.
-
Ekintza osagarriak: Uztailerako eta abuzturako egitarau zabala prestatu dabe. Ekainaren 21ean hasiko dira «Udako Zaporeak» showcooking saioagaz, eta ostean mindfulness tailerrak, artisau-garagardo dastatzeak, zinea aire librean eta Maren, Montana edota Addar tokiko artisten kontzertu akustikoak egongo dira.
Parkera joateko sarrerak merkeak izango dira (helduentzat 6 euro, eta doakoa ume txikientzat), eta igerilekuetaz gozatzeko txandakako tarifa independienteak egongo dira uda egunetarako.



