Datorren asteburuan ospatuko dira Lumoko jaiak

Gernika-Lumoko txokorik berezienetako bat indartsu jantziko da festaz berriro ere. Badatoz Lumoko Jaiak 2026 ekainaren 27tik 29ra bitartean, auzoak umorez, tradizioz eta adin guztientzako planez jositako egitaraua hartuko dau. Aurten ere, herri-bazkariak, paella usainak eta musika doinuek bihurtuko dabe hiru eguneko egitarauak ez dau etenik izango.

Zapatuan, ekainak 27, hasiko da festa eztanda 12:00etan jaurtiko den hasierako txupinarekin. Kirolariek eta sukaldariek berehala hartuko dabe lekua: 13:00etan “Aixerrota Igoera” klasikoa jokatuko da, eta 14:15ean paellen aurkezpena egingo da txoko aurrean. Arrolapeko eta paella txapelketako sariak 14:30ean banatuko dira, irabazleentzat txapela, ardau botilak eta atun kontserbak banatuz. Arratsaldean, muslariek hitzordua eukiko dabe 16:30ean hasiko den txapelketan, eta gazteenek jolasak eta txokolate-jatea izango dabiez. Eguna amaitzeko, Xaibor Diskofestaren Imitaezina Tour 2026 ikuskizunak eta IV. Playback lehiaketak girotuko dabe gaua, 23:00etan Apokhalipsis taldeak emango dauen kontzertu indartsuaren aurretik. Gogoratu playbackean izena emteko azken eguna ekainaren 25a dela 635 720 564 telefonoan.

Domeka, ekainak 28, tradizioari eta herri-giroari lotuta esnatuko da. 13:00etako Meza Nagusiaren ostean, Elai Alai gaztetxoen taldeak euskal dantza saio koloretsua eskainiko dau. Eguneko indargune handiena 14:30ean hasiko den Herri Bazkaria izango da. Aurten menua bikaina prestatu dabe: arrain sopa, txarri karrillerak, ura, ardaua eta postrea. Bazkaria girotzeko, Asier Galarza, Ibai Amillategi eta Aitor Zarraga bertsolariak arituko dira, eta ostean Xaiborrek betiko abestiekin bazkalostea animatuko du. Tiketak salgai daude ekainaren 22ra arte 18 euroan Zallo Barrin, Arribaltzan eta Lurgorri kafetegian. Eguna borobiltzeko, 18:00etan zaldi probak egongo dira Ekaitz Erezuma, Jonatan Txertudi eta Rafael Alegriaren eskutik.

Festari amaiera ona emoteko, astelehenean, ekainak 29, Meza Nagusia eta ohiko hamaiketakoa egingo dira eguerdian, eta 21:00etan azken txupinaz agurtuko dabez jaiak hurrengo urtera arte.