Alarma gorria aktibatu dabe gaur muturreko beroagatik

Eusko Jaurlaritzak alarma gorria aktibatu dau gaurko, astelehena, ekainak 22, lurralde osoari gogor eragingo deutson bero-bolada erraldoi baten ondorioz. Alarma hau 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, eta termometroak erotu egingo dira: kostaldean 37 ºC ingurura helduko dira, eta barnealdean, barriz, 40 ºC-ko muga harrapatuko dabe. Egun osoan zehar alerta laranja be badaukagu tenperatura altu iraunkorragatik eta abisu horia baso-sute arrisku handiagatik, hego-haizeak gure basoak erraustu ahal dabielako.

Gauzak holan, Segurtasun Sailak LABIren 0 egoera (Larrialdi Fasea) ezarri dau gaur eguerditik aurrera, eta SOS Deiak zentrotik jarraipen estua egingo dabe egoera kontrolatzeko. Baina kontuz, sargoria ez da gaur amaituko-eta bihar, martitzena, ekainak 23, alerta laranjagaz jarraituko dogu, kostaldean 35 ºC-rainoko tenperaturekaz eta barnealdean 39 ºC-rainokoakaz.

Beraz, beroaren aurkako neurriak hartzeko gomendioak emon dabez, hau da,  ur asko edan, gerizpetan egon eta inguruko nagusi zein txikitxoak zaindu.