San Juan bezperan, bermeotarrentzat hain berezia eta esanguratsua dan datan, Gaztelugatxe Zentroak ateak ireki dauz. Bermeoko Alde Zaharrean kokatuta dago, Sanjuanportaletik metro gutxira —antzinako bide historikoa hasten zan lekuan—, eta bisitariari esperientzia interaktibo, irisgarri eta murgiltzailea eskaintzen deutso. Proiektu honek Next Generation EU funtsen finantzaketa jaso dau.
Zentro barriak hiru ikuspegi nagusi jorratzen dauz Gaztelugatxe modu sakonean ulertzeko. Alde batetik balio ekologiko eta geologikoak, Itsasoak zizelkatutako paisaia, Akatxe uharteko hegaztien santutegia eta urpeko laminaria oihan ikusgarriekin.
Bestalde, lotura historiko eta espirituala ere badauka Mendeetan zehar Bermeoko eta inguruko herritarrek eraikitako tradizioak, errituak eta kondairekin. Eta turismo jasangarria, ingurumena babesteko eta etorkizun jasangarri baten aldeko hausnarketa eginez.
Teknologiari esker, formatu handiko argazkiak, ikus-entzunezkoak eta eduki digitalak nagusi dira. Eduki guztiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez daude eskura, azpidatzi eta audio-sistemakaz. Nabarmentzekoa da “241 maila” izeneko esperientzia murgiltzailea, ermitarako igoera 360 graduko formatu birtualean bizitzeko aukera ematen dauena.
Ordutegia eta bisitak
Zentroa ekainaren 23tik irailaren 30era egongo da zabalik, eta sarrera doakoa da:
Lanegunetan: 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Domeka eta jai-egunetan: 10:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan eta irailaren 9an: Itxita.
Informazio gehiago izateko harremanetan harri ahal dazentroagaz 94 617 91 77 telefonoan edo gaztelugatxe@bermeo.eus posta elektronikoaren bidez.



