Mugan
Mugan/2026
Sei urteko ibilbidean, Mugan taldeak bi estudioko disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu. Tartean, Euskal Herri osoan zehar 80 kontzertu inguru eskaini ditu. Ahotsak, intentsitatea eta txikitasunaren indarra dira, izan ere, Muganen kontzertuen ezaugarri nabarmenenak.
Oraingoan, estudioko hirugarren lana aurkeztuko dute: Bizitza ozen denean. Disko bat, bi zatitan. Gai antzekoen inguruan aritzeko bi modu. Mundu arrotz baten aurrean, erantzun bakar bat.
Donostiako Antzoki Zaharra bete zuten maiatzak 18an Mugan taldeak “Bizitza ozen denean” diskoaren aurkezpen berezian. Kontzertu berezia izan zen Ander, Enara, Joseba, Markos eta Pablo boskotearentzat: eszenografia landua, zuzenekoaren indarra eta publikoarekiko lotura emozionala uztartu zituzten, hirugarren diskoaren aro berria aurkezteko.
Kontzertuak soinuan eta atmosferan izan zuen indarra nabarmentzekoa izan da, Mugan taldeak disko berrian konkistatzen badizu, zuzenekoan aho zabalik uzten zaituelako.
Antzoki Zaharra bete ondoren, kontzertu gehiago datoz Mugan taldearentzat. Espazio txiki eta autogestionatuetan jotzeko asmoa erakutsi dute, eta gogotsu daude publikoarekin ondo pasatzeko eta oholtzak konkistatzeko.
“Bizitza ozen denean” diskoaren aurkezpenak, beraz, Muganen hazkundea eta heldutasuna erakutsi ditu Antzoki Zaharrean: talde sendoago bat, zuzeneko zainduago batekin eta publikoarekin lotura estuagoa duena.