Bi zauritu eta bat helikopteroz eroan eben Muxikan izandako istripu baten ondorioz

Auto baten eta furgoneta baten arteko aurrez aurreko talka larria gertatu zen atzo  BI-635 errepidean, Muxikako Areatza auzoaren parean. Istripuaren ondorioz bi pertsona zauritu ziren, eta horietako bat helikopteroz eraman behar izan eben Galdakaoko Ospitalera.

Istripua goizeko 08:30ak aldera gertatu zen. Talkaren ondorioz, pertsona bat barruan harrapatuta geratu zen eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan eben helikopteroz. Beste ibilgailuko gidaria ere zauritu zen, baina bertan artatu eben. Zirkulazioa erabat moztuta geratu zen une batez, eta auto-pilaketa handiak sortu ziren bi noranzkoetan Amorebieta-Etxano eta Gernika-Lumo lotzen dabezan errepide honetan, Urdaibairako sarbide nagusian, hain zuzen ere.

Gertaera honek berriro ere agerian itzi dau errepide honetako segurtasun falta. Apirilean, Zugastieta, Ibarruri eta Gorozikako 550 bizilagunek baino gehiagok neurri mugimenduak eta irtenbide azkarrak eskatu ebezan trafiko handia eta arriskua salatzeko. Uztailean Aldundiak 11,8 milioi euroko inbertsioa iragarri bazuen ere, gaurko istripuak berriro piztu dau herritarren kezka.