Xabier Mendiguren
Elkar/2026
Xabier Mendiguren (Beasain, 1964) euskal idazle eta editoreak “Morlans” bere azken lana kaleratu dau. 1991ko abuztuaren 17an, Donostiako Aste Nagusiko larunbata zela, Guardia Zibilak Morlans auzoko Tolaretxe etxea inguratu zuenekoa kontatzen dau. ETAko hiru kide hil zituen: Iñaki Ormaetxea urbinarra (Araba), Patxi Iziar mutrikuarra (Gipuzkoa) eta Jokin Leunda beasaindarra. Ez-fikziozko nobela sortu dau Mendigurenek.
Lau ordu eta erdiko tiroketa izan zen 1991ko abuztuaren 17ko goiz horretan gertatutakoa: “Fikziorik gabeko nobela bat egitea erabaki du, hala sortu du eta momentu hura bizi izan zutenek berriro freskatu ahal izango dute, eta bizi ez genuenok jakin ahal izango dugu historiaren zati hori”.
Mendigurenek hartu du hitza ondoren. Morlans liburua Oso latza izan da lanaren (Joxe Arregiren heriotza 1981eko otsailean eta haren gorpuaren historia eta orduko giroa kontatzen ditu hartan) gibelean sortu du, eta bi gertakarien artean 10 urteko aldea badago ere eta bi garai, bi giro, eta gizartean eta gatazka bizitzeko moduan desberdintasunak badaude ere, badituzte antzekotasunak egilearen esanetan. “Egiazko gertakarietan oinarrituta daude, gure historia hurbilaz, euskal gatazka deitzen zaion hori agertzen da, eta fikziorik ez egiteko hautua bietan”.