Gernikako Gogoan elkarteak Pello Salabururen liburu aurkezpena eta GALi buruzko dokumentala antolatu dauz

Memoriaren inguruko egunen harira, Gogoan elkarteak bi ekitaldi nabarmen prestatu dauz biharko Gernika-Lumon. Memoria historikoa, zoru etikoa eta biktima guztien duintasuna erdigunean jartzea da ekimen hauen helburu nagusia.

Lehenengo hitzordua urriaren 28an (eguaztena) izango da, 18:30ean Kultur Etxean. Bertan, Pello Salaburu idazleak “Un panfleto contra el olvido” (2026) bere azken liburua aurkeztuko dau, Iagoba Bermeosologaz batera egingo dauen solasaldian. Salaburuk ahanzturaren arriskuez eta bizikidetzarako zoru etikoaren beharraz jardungo dau, hainbat herrialdetako esperientziak adibidetzat hartuta.

Bigarren ekimena azaroaren 6an (barikua) egingo da, 20:00etan Lizeo Antzokian. Lizeoteka zikloaren eta ZINEXIT 2026ren barruan, Sylvie Garat errealizadore frantsesaren “GAL. En nombre de la razón de Estado” (2025) dokumentala proiektatuko da. Ikerketa lan zorrotz honek Espainiako Estatuak erabilitako legez kanpoko metodoak eta Frantziako lurraldean izandako ondorioak aztertzen dauz.