Muruetako Udalak herriko 2027ko egutegia osatzeko argazki lehiaketearen deialdia zabaldu dau berriro ere. Herritarrek eta argazkilaritza zale guztiek daukie beren begirada eta klikak erakusteko aukerea, betiere herria bera eta Muruetako txokoak ardatz hartuta.
Aurtengo edizinoan, lehiaketearen gaia Murueta bera izango da. Parte-hartzaileek herriaren ingurunea, ondarea, ohiturak edo bizimodua irudikatzen dabezan irudiak aurkeztu ahalko dabez, ondoren aukeratzen diren argazkiekaz datorren urteko udal egutegia diseinatu eta kaleratzeko.
Udalak zehaztu dauen moduan, argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 17a izango da. Parte hartzeko oinarriak eta xehetasun guztiak ikusgai dagoz:
-
Oinarriak eta informazino gehiago: www.murueta.eus
-
Argazkiak bidaltzeko posta elektronikoa: kultura.murueta@gmail.com



