Lizeo Antzokiaren “Laguna 2027” txartela azaroaren 2tik aurrera jaso ahal izango da Kultur Etxean

Lizeo Antzokiak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak herriko garapen kulturala bultzatzen jarraitzeko ekimena aurkeztu dabe: “Laguna 2027” txartela. Azaroaren 2tik aurrera zabalduko da bazkide egiteko epea Kultur Etxean bertan, zaleei abantaila ekonomikoak zein kultura-jardueretan lehentasunezko aukerak eskaintzeko asmoz.

Txartel honen bidez, bazkideek urte natural osorako onurak eukikp dabez, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Fideltasun-ekimen honek ikusleak udalerriko kultur bizitzaren eragile aktibo bihurtzea dau helburu, kalitatezko programazioaz prezio xumeagoan gozatzen daben bitartean.

Bazkideentzako abantaila nagusiak:

  • Ia %25eko deskontua Lizeo Antzokian zein Elai-Alai aretoan antolatutako ikuskizun guztietan.

  • 2 sarrera doan, edozein ikuskizunetan erabili ahal izateko.

  • 6 sarrera doan zinemarako edota Lizeoko emanaldietarako.

  • Deskontu bereziak Euskadiko Antzoki Publikoen Saren barruan dagozen areto guztietan.

  • Aurretiazko informazio esklusiboa eta sarrerak erreserbatzeko lehentasuna, programatutako ekitaldien barri beste inork baino lehenago izateko.

Laguna txartela eskuratu eta herriko kultura-sarea babestu nahi daben herritarrek azaroaren 2tik aurrera egin ahal izango dabe eskaera Gernika-Lumoko Kultur Etxean.