Gure herrian ere, Halloween famatua iritsi aurretik, kalabazak hustu eta barruan kandelak pizten ebezan. Bide bazterretan jartzen zituzten, arimek bidea errazago aurki zezaten. Eta gazteak ere mozorrotu egiten ziren, izpirituek ez ezagutzeko eta beraiekin ez eroateko.
Gure arbasoen ohitura zahar horiei haize berria emateko, OHITURAK mikroantzerkia Bermeora itzuliko da berriro ere, iaz lortutako harrera bikainari jarraipena emonez. Beldurra eta dibertsioa masterzale helduko dira, gure sustraiak eta Arimen Gaua zelan ospatzen zen bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea eskainiz.
Emonaldiak urriaren 30ean eta 31n izango dira, 18:00etatik 21:30era bitartean. Saioak ordu erdiro egingo dira, ingurune xarmangarri eta berezian: Frantziskotarren klaustroan.
Ikuskizunaren gidoia eta zuzendaritza Maria Dondiz Luzarragaren esku dago. Antzezlanari bizitza emongo dautson aktore taldea Maria Dondiz berak, Zigor Bilbao, Itxasss, Triz, Iñigo Cano eta Agor Guenak osatzen dabe.
Sarrerak 5 euroko prezioa izango du eta ez da aurretik erreserbarik egingo: egunean bertan erosi beharko dira, klaustroko sarreran.



