Argi Baltza bertsolari gazteen sariketaren bigarren saioa domekan izango da Ajangizko pilotalekuan

Abian da VI. Argi Baltza bertsolari gazteen sariketa. Joan dan domekan, ekainak 7, bertsozaleek Mendatan euki eben topalekua, Elizoste Aretoan jokatu zan lehenengo kanporaketa saioagaz. Bertan, Andoni Rekondo hernaniarrak irabazi eban 190 puntu lortuz, beraz, ekainaren 27an Muxikako Urretxindorra Eskolan jokatuko dan final handirako zuzeneko txartela eskuratu dau.

Lilibertso bertso taldeak martxan jarri dauen sariketa seigarren edizinoa izango da eta, antolatzaileek azaldu dabenez, atzera begirako bat egiteko zein taldearen militantzia eta gozamena erakusteko balio izango dau, etapa honen amaiera baten aurrean egon daitezkeela adieraziz.

Jon Lopategik gazteen bertso transmisinoan egindako lanari eta eskualdeko bertso eskolei zein Bizkaiko Bertsozale Elkarteari jarraituz, sariketak oihartzun handia lortu dau urteotan. Helburuak zehatzak dira: bertsolari gazteei zirkuitu bat eskaintzea, herri txikiek kulturan egiten daben beharra erakustea, bertsoari leku gehiago emotea eta Bizkaiko bertso eragile modura lurraldekotasuna ardatz hartzea. Horregatik, nostalgia ariketa gisa, aurretik sariketan kantatu daben lagun zaharrak gonbidatu dituzte aurtengo saioetara, eskualdeko betiko zerrendagaz batera.

Saioen egitura eta egutegiaTxapelketak ohiko mekanika jarraituko dau: hiru kanporaketa jokatuko dira domekaz herri desberdinetan, eta final handia zapatuz izango da. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko parte-hartzaileak puntuazioaren arabera igaroko dira. Saio guztiak Mirari Azula, Ander Arrien eta Beñat Romero epaimahaikideek epaituko dituzte.

Mendataren ostean datorren domekan jarraipena izango dau Ajangizen, arratsaldeko 18:00etan. Ondorengo hitzorduak Gautegiz Arteagan (ekainak21), Aretxederreta Kultur Etxean, 18:00etan, eta final handia Muxikan izango da ekainaren 27an izango da Urretxindorra Eskolan.

Lilibertsotik adierazi dabe ez dakiela hau azken edizinoa izango dan ala datorren urtean bide berberari helduko dautsen, baina aurtengoa argi baltzaren magiaz eta intentsitate osoz biziko dabela ziurtatu dabe. Ekimenak Mendatako, Ajangizko, Muxikako eta Gautegiz-Arteagako udalen laguntza jaso dau. ere, antolatzaileek zehaztu dabenez, hiru kanporaketetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera, eta gainontzeko hiru finalistak puntuazioen arabera erabakiko dira.