Bermeon giro aparta egongo da maiatzaren 1etik 3ra bitartean, Bermeo Tuna Pintxo Lehiaketeari esker. Atunaren Munduko Egunaren harira antolatutako ekimen honek herriko 15 taberna batu dauz, eta atuna zein hegaluzea oinarri daben pintxo zoragarriak dastatzeko aukerea emongo dau.
Parte hartzea oso erraza da eta sari politak irabazi zeinkez. Lehenengo, hartu zure liburuxka lehiaketan dagozan tabernetako baten. Gero, probau gitxienez hiru pintxo desberdin eta eskatu zure zigilua. Liburuxka bete ostean, itxi horretarako ipinitako kutxetan eta kitto! Parte hartzaileen artean esperientzia gastronomikoak eta atun kontserba sorta ederrak zozketatuko dira.
Baina lehia ez da jateko gogoz datozenentzat bakarrik; tabernek be euren onena emongo dabe txapela janzteko. Pintxorik onenak txapela eta 300 euroko bonua irabaziko ditu, beraz, maila altua egongo dela ziur dago.
Lagunekaz zein familiagaz egiteko plan ezin hobea da; gogoratu pintxoak 14:00ak arte egongo dirala aukeran.





