Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bermeo Tunak indarrak batu dabez aurten be, eta maiatzaren 23an eta 24an esperientzia gastronomiko berezi bat eskainiko dabe Bermeoko Arrain Azokan: “Bermeo Tuna-Urdaibaiko Esentziak”.
Ekitaldi hau Lamerako karpa nagusian izango da, eta helburu nagusia gure lurra eta itsasoa uztartzea da, tokiko produktuei balioa emonez. Dastaketa honeetan, tunido jasangarriak ardatz daukiezan hiru pintxo probatu ahal izango dira. Pintxookaz batera, Urdaibaiko hiru txakolin dotore zerbitzatuko dira: Itsasmendi (Gernika-Lumo), Berroja (Muxika) eta Talleri Berria (Morga). Upategi honeek guztiak Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikita dagoz. Gainera, saioak gidatzeko luxuzko maisua egongo da: Jon Andoni Rementeria, Muxikako Remenetxe jatetxeko sommelier burua.
Ekimenak maiatzaren 22tik 24ra bitartean ospatuko dan Arrain Azokaren egitaraua osotuko dau. Dastaketak zapatuan (maiatzak 23) eta domekan (maiatzak 24) izango dira, eguerdiko 12:00etan, eta saio bakoitzak 10 euroko prezioa dauka. Sarrerak hartu gura dituenak eskuragarri daukaz dagoeneko online, www.turismourdaibai.com webgunean, edota Bermeoko Turismo Bulegoan bertan. Aukera parebabea da gure tradizioa, kalidadea eta etorkizuna pintxo baten eta txakolin kopa baten bueltan ezagutzeko





