Bermeoko Udako Liburutegia zabaltzeko prestakuntza lanetan murgilduta dagoz, eta zerbitzua emoteko persona bat behar dela jakinarazi dabe. Lanpostu honetan interesa daukienek ekainaren 27a baino lehenago bialdu beharko dabe euren curriculuma.
Deialdiaren arabera, hautagaiek zenbait baldintza bete beharko dabez: persona dinamikoa izatea eta euskalduna izatea ezinbestekoak izango dira lanpostua lortzeko. Horrez gain, balioetsi egingo da Aisialdiko Begirale titulua eukitea. Kontratua uztailaren 13tik abuztuaren 8ra bitartekoa izango da (biak barne), eta 32,5 orduko lanaldi partziala eskaintzen da.
Lanpostuaren ordutegia astelehenetik zapatura bitartean banatuko da, modu honetan:
-
Astelehenetan: Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.
-
Martitzenetik barikura: Goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
-
Zapatuetan: Goizez bakarrik, 11:00etatik 14:30era.
Parte hartu gura dabenek euren curriculuma alara@alara.eus helbide elektronikora bialdu behar dabe ezarritako epearen barruan, eta mezuaren gaian “Bermeoko Udako Liburutegia” jarri beharko dabe zehazki.



