Bermeon turismo-informatzaile bila dabiltza udarako

Bermeok turismo-eskaintzea indartu gura dau datorren sasoirako, eta horregaitik, turismo-informaziorako bi plaza eskaini dauz. Lanpostu honen helburu nagusia turismo-bulegora hurreratzen diran erabiltzaileei herriko lekuen barri emotea eta bisita gidatuak egitea izango da. Kontratua aldi baterakoa izango da, udako denboraldirako pentsatua, eta lanera sartzeko aurreikusitako data 2026ko ekainaren 5a da.

Deialdi honetan parte hartzeko, ezinbestekoa da DBHko ikasketak (edo baliokideak) izatea eta C1 mailako euskara agiri bidez egiaztatzea. Horrez gain, badagoz baloratuko diran beste alderdi batzuk be, hala nola Bermeoko turismo-eskaintzea ondo ezagutzea, ingelesa eta frantsesa jakitea, edota WordPress kudeatzeko 20 orduko prestakuntzea izatea.

Interesatuek izena emon leikie deialdian edo 945 160 600 zenbakira deitu informazio gehiago jasotzeko. Bezeroarentzako arreta arloan esperientzia daukienentzat aukera bikaina da udan herriko xarma zabaltzen laguntzeko.