Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako erakusketa ibiltari berezia Bermeon dago ikusgai egunotan. Ekimen honen helburua Bizkaiko Foru Barriaren (1526-2026) bosgarren mendeurrena gogoratzea eta herritarrei lurraldeko historiaren pasarte nagusiak hurbiltzea da, mendeetako kudeaketa eta legeen bilakaera ezagutzera emonez.
Erakusketa osatzen daben panel informatiboak Lameran jarri dabez, herritar zein bisitari guztien eskura. Historia eta ondarea ezagutzeko aukera emoten dauen txoko hau ekainaren 7ra arte egongo da ikusgai Bermeoko txokorik jendetsuenetako baten.
Udalak eta antolatzaileek bermeotar guztiak gonbidatu dauz Lameratik igaro eta panelak astiro irakurtzera, herrialdearen nortasuna eta foru-sistema ulertzeko funtsezkoa dan urteurren hau elkarregaz ezagutzeko.





