Mundakako Udalak liburutegiaren udako ordutegi barria jakinarazi dau. Datorren ekainaren 22tik aurrera, astelehena, zerbitzuak bere martxa egokituko dau udako hilabeteetara egokitzeko.
Modu honetan, liburutegia goizez bakarrik egongo da zabalik herritarrentzat:
-
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara.
Udalak ohar garrantzitsu bat be helarazi gura izan deutse erabiltzaileei, ekainaren 29an eta 30ean liburutegiko ateak itxita egongo dirala, San Pedro jaiegunak dirala eta.
Herrikideei ordutegi barri honeek kontuan hartzeko eskaera egin jake, liburu maileguak eta ikasketa saioak aldez aurretik antolatu ahal izateko.





